Muxu batez seinalatua zeukak
amaraun planetarioaren ezker aldera
helburu gisa txoko txiki bat;
bere begien atzeko pentsutan zetorrek
beste zerbaiten izenean bahiturik.
Bihotzaren azpi-doblean zekarrek
irtenbide ezin baten erretrato robota;
kutxa beltz batean gordeta zeramak
amore eman beharraren kasketaldia.
Hala ere, irrifarrez zebilek ozar
begi urdineko Zepelin baldar hori...
Izan ere,
gaur egunean hegazkinak dituk
munduko animaliarik ikaragarrienak.