Inork baino hobeto bazekien ere
nongo taktika-plani
zuritu behar zizkion barandauak,
ihes aldiaren izkina batean
itsutu zuten paretaren kontra.
Kilkerrak eta ipurtargiak
gustatzen zitzaizkion
bere kuartoko tetxuan eta
Vietnamgo mapa zabaltzen zuen
gertuagotik jarraitzeko Vietcong.
Nahiz argazki aereo hartan
tamaritzen arrasto gutxi,
garai hartako enziklopediak
hiruzpalau koloretako ekuazioak
erakusten zizkion bakarrik.