Gauzurtz baten izenak asmatzen
Gauzurtz baten izenak asmatzen
1985, poesia
80 orrialde
84-398-2558-7
azala: Joxemi Zumalabe
Eneko Olasagasti
1960, Donostia
 
1983, poesia
 

 

Lagunei

 

Isilune guztiak arrotzak zaizkit.

Kidetasunaren faltrikan sartu dut eskua

bero bila

josirik gabeko erretenatik

formaren iluntasunean galdu naiz

            gabardina ertzean

beste zulo bat aurkitu arte

eskuak izterrean erritmo xuabe bat ferekatu du.

Arrozkeriaren takoiak erori zaidan

zigarroa zapaldu.

Ez ditut ja erdibana erreko ditugun txinak

        eramango.

Komunetara jaitsi naiz eta han berriro ere

bakarrik nagoela ahazten nuen.

Musika gelditzen doa, hitzik ez,

eta kanpo kanpoan uste dut euria ari duela,

isiltasun arrotza soinean.