Aurkibidea
Hau esaterakoan protagonista urduri jarriko da
Eskribitzen hasten naizen unean
Atsegin zaitut itxaroten jakin duzun
Betiko erregeak eskailerak igo eta garaian
Agian nire fantasiazko herriak ez du izenik
Hau esaterakoan protagonistaren begietatik bi malko isuriko dira
Gris guztiak berdez margotu nahi nituzke
Inoiz zuetaz akordatu ez bainaz ere
Retiroan egongo ote dira udaberri loreak

Beyrouth-1
Metraila telebistan
eta haur begiek goruntz begiratzen dute
etorkizunarekin sinestezinik
lurrak bakarrik du etorkizuna
irakur daiteke eskonbro zati batean,
haurrak goruntz begira.
Makina baten zarata, oskorriak
artifiziozko laino ximelak,
artearen azken lorpena bilatu duten
hilotz barne odolduak.
Heriotz txistuaren abisoa
artifiziozko suekin nahasten da,
haurrek goruntz begira nahiezean
eskua luzatzen diote lehen arnas beroari.
Vallejok haurrei hitzegin zien
haurrekin negar egin zuen,
haur horien haurrek hazi eta
Cesar Vallejogatik negar egiten dute.
Eta bien bitartean gu...
...kilometrotara
Beyroutheko malkoaren epistola
ezin idatzian gaude,
absurdoaren kronistak.