Gauzurtz baten izenak asmatzen
Gauzurtz baten izenak asmatzen
1985, poesia
80 orrialde
84-398-2558-7
azala: Joxemi Zumalabe
Eneko Olasagasti
1960, Donostia
 
1983, poesia
 

 

Seirak dira esaten nizun nik

                  eta zuk erdi lotan

edozer gauza erantzuten zenuen.

Hantxe gauez, ezkutuan pixkat, bueno erabat

gure gorputz bete ezinak ginen.

 

Hautsi

biok behar luze batean

gure hasierako ezereza

bainan berriro ez

            zuretzat eta ez neretzat.

Literaren hotsak, etxeko besteak

                              bere pausoek

      gordetzen gintuzten ejerzito batek bezala

betirako

gure sekretoa.

 

Eta bazkal ordutan zutaz galdetzen nuen

besterik gabe.