Gauzurtz baten izenak asmatzen
Gauzurtz baten izenak asmatzen
1985, poesia
80 orrialde
84-398-2558-7
azala: Joxemi Zumalabe
Eneko Olasagasti
1960, Donostia
 
1983, poesia
 

 

Beste behin

piztutzean, farol horien argi gorrian

bilatu dut

lanbroari ere galde egin diot inozo

eta esan dit zure hiria, nire fantasia asmatua

urrun dagoela.

Joana gaurkotzat margotzen saiatu naiz

eta ez dut kolorea asmatzen

Nola galdetu suan haizeak nondik datozen

hegoak ez dakienean iparrak noiz joko duen

eta haize denik ezin ahantzi duenean.