Gauzurtz baten izenak asmatzen
Gauzurtz baten izenak asmatzen
1985, poesia
80 orrialde
84-398-2558-7
azala: Joxemi Zumalabe
Eneko Olasagasti
1960, Donostia
 
1983, poesia
 

 

Nik ezin ditut

Veneziako kanalak, Parisko zubiak

New Yorkeko luminek beltzen larruetan uzten duten diztira,

ikusteke sentitu,

Rilkeren elbarria Pragako

malenkoniatik

amore monjaren kantua asmatzen,

ezin ditut gezurrezko poema batean besterik kolatu

mikatza mingain punta.

Gaur ez nago oso jantzita

            eta jolasean galdu ditut

minutuak, agian inork

gogoratuko ez dituen lagunen poemekin,

Beverly Hillsen ez ezagututako neska rubien

heriotzaren perfumea, Ginferrerek pirata izan nahi luke

Modean omen zegok aipamenak egitea, poemetan

Poemak ez,

komunetako hormetara itzuli behar ditugu

telefonoz esan ahots arrotz bati

eskaparateetan idatzi,

bi egunetik behin zarama hila datozenak,

bereiztea ez da haien lana,

ez ditzaten,

telebistako produktu ezin bobeen kartoiak,

amodio apurrekin batera eraman.