Aurkibidea
Hau esaterakoan protagonista urduri jarriko da
Eskribitzen hasten naizen unean
Atsegin zaitut itxaroten jakin duzun
Betiko erregeak eskailerak igo eta garaian
Agian nire fantasiazko herriak ez du izenik
Hau esaterakoan protagonistaren begietatik bi malko isuriko dira
Gris guztiak berdez margotu nahi nituzke
Inoiz zuetaz akordatu ez bainaz ere
Retiroan egongo ote dira udaberri loreak

Zuri hitzegiten dizut
esnatu orduko lo zauden Donostia,
lainoaren mimosa,
lehortzen zaude negartu ez dituzun malkoak,
garraixi bat datorkizu
barrundik eta
zureganatzen duzu berriro
urteen ingurabilak
ezartzen dizun malenkonian.
Poetak falta zaizkizu
egungo rokeroak,
eta mozkor ospetsuak. Ez,
zure kaiean ez dago amodiozko estibadorerik
homosexual bakarti bat, hiru soldadu itsu bat eginik,
herriko oroimenetaz
zure ametsak begiratzen dituzte,
goitik,
kanpotik, zintzilik
zure lanbro zetazko sareetan.
Bai, eta lo zaude
atzekaldeko mendi gorri haien antza,
aspalditik.
Kotxeak usteltzen doaz martxan,
eta semaforoak gorri daude
ea peatoiak errebelatu eta
ilunabar honen apartekotasuna
txikitzen duten.
Eta hala ere kafeari
ezin diot zure kresalaren gustoa kendu.