
 
karrankaletako 
orkesta 
kamioiek sortutako 
kristalen dardararen 
ritmoaz 
bals bat 
dantzatzen hasi zenean 
lehenengo lerroan 
zegoen kolore-telebistaren 
begiak lausotu ziren, 
lanpak erantzi ziren 
eta gordetu zituzten 
inorkezdakinongo armarioan 
beraien tul gardenezko 
jantziak, 
erlojuek osatu zuten 
ostikada e-ter-no-a, 
maindire tartetik 
taxutu ziren irudizko guttunak 
erliebez 
eta iluntasuna 
zangoa non jarri 
ez zeukanez 
lo egitera joan zen