Klick-sssh-klak
Klick-sssh-klak
1984, poesia
35 orrialde
84-398-2605-2
azala: German
Iņigo Barandiaran
1964, Bilbo
 
 

 

alkantarilek

iresten duten

uraren doinuak

eta

nire azken

hitz honen oihartzunak

laguntzen naute

etxerantzako bidean.

eguzkiak

(lerro laranja bat

besterik ez da)

sakabanatzen du

zeru morea

mila hodeitan.

zure begiak.

beirazko dilista disdiratsuak

irristatzen zaizkizu

begiazalen tartetik,

tristura gorde nahirik edo

nik

edaten dizkizut musuka.

ez,

ez da desagertu,

bakarrik joan da

bere soinpeko zuria jaztera.