aire txinezkorik maiteenari:
I aurkezpena
Zure panaz inguraturik
harikiak
klaustroan sartzen den
eguzki izpien
zehargiz
luzatzen dira
harriz harri
oinarrietatik
isurtzen zaizun
ziriborra
tolestatuz.
II derrigorrezko amodiozko guttuna
ez dakizu nomino
gorrotatzen ditudan
hodeiak eta eguzkibako
egunak.
p.d. faro hat erosi dut
III zaindu zure lorategia
saiatzen naiz
argiaren
muga barkagaitza
ez zapaltzen
baina oso gogorrak
egiten zaizkit ekiaren
lehenengo eta azkeneko pausoak
egia esan eguerdia
dut maiteena.
IV agurra
ez zaitut sekulan
album batetan
gurutzatuko.