izerdi tantan gazi bat
irristatzen da
nere bekokitik
erortzen zaio
paper zuri-beltzari
nire sudurretik
hizkiek igeri egiten dute
uler ditzagun
gure begiak
izerditan daude
ulertu egin baitute
hum
hire lepoaren azal
zuri eta xamurra
hire lepoaren epeltasuna
kuello-maho eta kamisetetatik
izerditzen zaizun
berotasun bizi hori
lo eta maite
razten nauen
trumoi gorritxu hori...
hire ardats-kobeen arima
topatu egin dinat
nire eskuen iluntasunean.