Klick-sssh-klak
Klick-sssh-klak
1984, poesia
35 orrialde
84-398-2605-2
azala: German
Iņigo Barandiaran
1964, Bilbo
 
 

 

Euri ostean

kale hutsetan

      zakurrek

zaunka egiten

hedaturiko sedazko kometak

jotzen dituen

ihintzean zehar

zure argia

jantzien tunela gurutzatzen

asmatuko dut.

bai, gaur ere.

klik.

 

 

Egun batetan

Ekia izar batetaz

enamoratu zen,

baina ezin,

iluntzea oso lilura

guti zen eta.

Erregalatu zizkion

kometa arinenak,

Saturnoren aniloak

eta

bidaia bat Venusera?

baina ezin, beraien gorputzen

hotza

besterik ez

baitzuten sentitzen.