
 
akuarela 
margolariren batek 
bere pintzelak 
zeru-ontzian garbitu omen zituen 
eta beraz 
eguzkiari egun horretako 
«do depecho»a 
estridente xamarra suertatu zitzaion. 
aurpegi-eskuak triptikoetatik 
dagoenekoz 
hotzikararen are-azala 
lasten duen traveling-agurtzeko begirada 
horietako bat zerion. 
betiletako terrazen aulkiak hankaz gora 
eta malbabizko karameloak 
gaua lubrikatzeari 
ekin zion