Istorio bat kontatzeko
ez da hiztegia erabili behar,
baina beste tresnak, berriz,
txit beharrezkoak gertatzen dira.
Eskua, alegia,
gauak argiztatzen duen begia
eta zenbait droga, jakina.
Hala ere, derrigorrezko tresna bakarrak
gazteen gorputz lirain desiragarriak
izan ohi dira
haiek, soil-soilik, istorio guztiak
ezagutzen baitituzte.