Mina hartzeko ere
Mina hartzeko ere
2022, poesia
88 orrialde
978-84-17051-84-6
Juan Luis Zabala
1963, Azkoitia
 
2017, narrazioak
2006, narrazioak
2000, nobela
1996, nobela
1994, ipuinak
 

 

IBILI-IBILI EGINDA

 

 

Ibili-ibili eginda,

ibilian nintzen

denari buruz kezkatu.

 

Ibilian ziren

nire kezkak aienatu.

 

Ibilian ninduen

atsedenak hartu.

 

Ibilian zitzaidan

bizitza indartu.

 

Ibili-ibili eginda,

ibilia nuen

aberri bihurtu.