Mina hartzeko ere
Mina hartzeko ere
2022, poesia
88 orrialde
978-84-17051-84-6
Juan Luis Zabala
1963, Azkoitia
 
2017, narrazioak
2006, narrazioak
2000, nobela
1996, nobela
1994, ipuinak
 

 

ZEURE

 

 

Igo zaitez nire begiradara

eta hartu agintea.

Bultzatu nire gogoa

bere ardatzetatik aterarazi arte.

Astindu nire oinarriak

sendotasun oro deserrotu arte.

Dardararaz nazazu,

zeuk bakarrik eta zeu ere gabe,

inoizko inontasunik inorgabeenean.