Mina hartzeko ere
Mina hartzeko ere
2022, poesia
88 orrialde
978-84-17051-84-6
Juan Luis Zabala
1963, Azkoitia
 
2017, narrazioak
2006, narrazioak
2000, nobela
1996, nobela
1994, ipuinak
 

 

IRITZI EZINA

 

 

Ezinegonean egonezina,

iritzi bat izan nahi eta

iritzi bat izan ezina.

 

Urrun sentitzen naiz

lehen nituen iritzietatik,

baina baita oraingoetatik ere,

gerokoen beldur izateraino.

 

Sarri ez naiz neure iritzikoa,

inoiz ez neure iritziarena.