Mina hartzeko ere
Mina hartzeko ere
2022, poesia
88 orrialde
978-84-17051-84-6
Juan Luis Zabala
1963, Azkoitia
 
2017, narrazioak
2006, narrazioak
2000, nobela
1996, nobela
1994, ipuinak
 

 

TITARE BAT URETAN

 

 

Titare bat uretan

itotzen ari denak

ez dio sinisten

esaten dionari

titare bat uretan itotzea

zientifikoki

zein humanoki

ezinezkoa dela,

eta titare bat uretan

itotzen da,

egoskor,

kasurik egin gabe,

baita titare bat uretan

igeri egiten ikasi

baldin bazuen ere,

baita titare bat uretan

igeri egiten irakatsi

baldin bazuen ere,

baita titare bat uretan

itotzearen ezintasuna,

zientifikoa zein humanoa,

predikatu baldin bazuen ere,

ebidentzia guztien aurka

eta heriotzaren alde,

ito egiten da

titare bat uretan.