Mina hartzeko ere
Mina hartzeko ere
2022, poesia
88 orrialde
978-84-17051-84-6
Juan Luis Zabala
1963, Azkoitia
 
2023, narrazioa
2017, narrazioak
2006, narrazioak
2000, nobela
1996, nobela
1994, ipuinak
 

 

ESAN EGITEN DUGU

 

 

Esan egiten dugu

uxatu beharreko traba

besterik ez dela,

baina beldurra

erradiazio nuklearraren antzekoa da.

Nire beldur gehiegizko guztiak

maleta batean sartu

eta itxita utziko nituzkeela

pentsatzen dut batzuetan,

haien trabarik gabe bizitzeko;

baina ezinezkoa da,

eta ahal balitz eta egingo banu

izutu egingo ninduke

maletarekin zer egin behar dudan pentsatzeak.