kritikak:
Hildakoen hatsa, Felipe Juaristi,
El Diario Vasco, 2000-11-11
«Liburua elkarrizketa sinbolikotzat jo daiteke, eta ondorio gisa atera ere bat orduko abertzaleak eta gaurkoak antzekoak direla, euskaran eta euskal lurrari dioten maitasunean batez ere».
Azken begirada, Ana Urkiza,
Euskaldunon Egunkaria, 2000-11-25
«Azken unean, eta beti bezala, irakurleari idazlea desagertu egiten zaio. Oraingoan, hala ere, Zabalarenganaino heldu eta ukitu izanaren sentsazioa gelditzen zaigu».
Agur, Euzkadi, Lutxo Egia,
Deia, 2001-01-26
«Hasieratik bukatu arte, jauzi batzuk gora-behera, idazleak narrazio bizi eta ustekabez betea borobiltzea lortzen du. Honi, gainera, erabilitako estilo arina gehitu behar zaio».
Agur, Euzkadi!, Juanbau Erauskin,
Ostiela!, 2001-06-01
«Liburua, finean, bizitzari buruzko hausnarketa bezainbat da heriotzaren ondorengo irudikapena. Biak estu-estu lotutako eta elkarren segidako denbora-tarte gisa uler ditzakegu: bizitza zein heriotza».
Lauaxeta berpizturik, Javier Rojo,
El Correo, 2001-08-08
«Eleberri osoa, euskal literaturari eta euskaraz idazten dutenei egindako omenalditzat har daiteke. Alde honetatik ez dira falta erreferentzia dibertigarriak».