Ospa
Ospa
2017, narrazioak
160 orrialde
978-84-92468-99-7
Azaleko argazkia: Lander Garro
Juan Luis Zabala
1963, Azkoitia
 
2023, narrazioa
2022, poesia
2006, narrazioak
2000, nobela
1996, nobela
1994, ipuinak
 
Ospa
Juan Luis Zabala, 2017

Telefonoz deitu dio Wim Wenders zinegileak. Kanpinean Bob Dylanen kantu bat entzutean hunkitu egin da. Bartzelonatik bueltan, Mikel Laboa hil dela jakin du irratiz. Eduardo Txillidaren eskultura famatua rotaflexarekin apurtzea erabaki du...

      Juan Luis Zabalaren 23 kontakizunetako pertsonaiaren bat ezagutuko duzu ziur aski. Litekeena da zeu izatea horietako bat, edo zure lagunen bat, edo auzokoa bestela.

      Pankarta zabaldu du alkatearen muturren aurrean. Faxista baten biografia idazteko tentatuta dago. Bonbilla erre da, aldatu egin beharko du. Kotxea hartu eta ihesi joan da urruti...

      Ez dago liburuko narrazioak batzen dituen gai bakarra, nahiz eta denen artean baden ahaidetasuna, irakurri ahala igartzen hasiko zarena. Ezinegonak iheserako gogoa edo premia pizten du pertsonaia gehienengan, baina ihesa batzuetan ezinezkoa da, ezustekoen iturri ere bai inoiz, eta beste askotan abiaburura itzultzeko lehen pausoa.

audioak:
“Irakurrieran”, Bizkaia Irratia, Leire Palacios (2017-07-15)
bideoak:
Hitzen Uberan (2017-04-20)
Hitzen Uberan (2017-04-20)
Hitzen Uberan (2017-04-20)
Hitzen Uberan (2017-04-20)
Hitzen Uberan (2017-04-20)
kritikak:
Ospa!, Ramon Etxezarreta, Uztarria, 2017-05
«Kultur kazetaritzari, kazetaritzari, uko egin dio, dimititu egin du, ulertzekoa. Eta literatura dimisionarioari, klaudikazioaren literaturari edo, nola esan, sinesgogortasunaren literaturari ekin dio».
Ezinezko ihesa, Javier Rojo, El Correo, 2017-05-06
«Gaztaroa atzean utzi duen gizakiaren mugak, eta honekin batera, etsipena azaltzen duen narrazio bilduma bikaina eskaini digu Juan Luis Zabalak».
'Bartleby' iheslariak, Hasier Rekondo, Berria, 2017-05-07
«Zabalak beti hitz egiten digu bere kontraesanez, gureak eginez, direla politikoak, kulturalak edota pertsonalak, eta ez du kale egin genero laburrean ere».
Ihes egin nahian, Estibalitz Ezkerra, Gara, 2017-06-17
«Modu batean ala bestean ipuinok erabateko ihesa ezinezkoa dela aditzera ematen badigute ere, dena ez da erabat ilun, dena ez dago erabat galduta».
Zirrikituak, Ibon Egaña, Deia, 2017-07-08
«Izenburuak iradoki bezala, egunerokotasunaren arrunkeriatik ospa egitearekin amesten duten pertsonaien inguruko narrazioak ere badira bilduman, baita fantasiarantz eta absurdorantz lerratzen direnak ere».