Aurkibidea
URAK BOTA
Zuk ez al zenuen odolaz ispiluan idazten?
Bat-batean bakarrik igerilekuan
Luzaroan txitatutako arrautzaren hauskortasunaz
LISTUA
Lengoaia berri bat ekarri didazu
Agiri bat nahikoa da jaiotza bat egiaztatzeko
MAREA
Aulkitxoari bultza eginez bularreko umeak paseatzen
Itxarongelak emakumez beteta daude
Izan nahi ez nuen amak deitu dit gaur
Gure amaren gorputza eraikin zahar bat da
Nire intimitateak hautsia du sarraila
Gaur euria isilik eta ortozik dator
Maitasuna deitu behar zaion hau
HARRASKA
Badakit egunen batean gorroto izango nautena
Lehen semeaz erditu nintzenean
Besoaren gainaldeko azala urratuta dudala
Umeen arropa armairuan laburtzen
Nire magalean sukaldeko artaziak
Aspaldi ez nuela haietako batekin topo egiten

Etxean igeri egitea
ez da kontu erraza.
Ez du edonork lortzen.
Nahiz eta ur moteletan saiatu
nahiz eta burua uretatik kanpo atera.
Etxean igeri egiteko etxea izan behar da lehendabizi
norbere urak eta norbere itomenak.
Hizkuntza baten barruan igeri egitea
ez da kontu erraza.
Nahiz eta oritza izan
nahiz eta haren sabeletik ernatu.
Urruneko ezpainetan murgil zaitezke
tximeleta estiloan hegaz zabiltzala sinetsi
zureak ez diren listuz ase.
Inoren barruan igeri egitea
ez da kontu erraza.
Nahiz eta gorputzok ura izan
nahiz eta itzulerako bidea aldatu ez.
Nork ez dio beldur inoren zainetako ur zikina dastatzeari
hoditerien kantua entzuten jartzeari?
Norbere barnean igeri egitea
ez da kontu erraza.
Nahiz eta azala irauliz biluzik murgildu
nahiz eta botatako urak edan.
Ezpainak itxita ere barruraino sartzen da
norbere uretan begiak zabaltzeko beldurra.