Aurkibidea
URAK BOTA
Zuk ez al zenuen odolaz ispiluan idazten?
Bat-batean bakarrik igerilekuan
Luzaroan txitatutako arrautzaren hauskortasunaz
LISTUA
Lengoaia berri bat ekarri didazu
Agiri bat nahikoa da jaiotza bat egiaztatzeko
MAREA
Aulkitxoari bultza eginez bularreko umeak paseatzen
Itxarongelak emakumez beteta daude
Izan nahi ez nuen amak deitu dit gaur
Gure amaren gorputza eraikin zahar bat da
Nire intimitateak hautsia du sarraila
Gaur euria isilik eta ortozik dator
Maitasuna deitu behar zaion hau
HARRASKA
Badakit egunen batean gorroto izango nautena
Lehen semeaz erditu nintzenean
Besoaren gainaldeko azala urratuta dudala
Umeen arropa armairuan laburtzen
Nire magalean sukaldeko artaziak
Aspaldi ez nuela haietako batekin topo egiten
Aurkibidea
URAK BOTA
Zuk ez al zenuen odolaz ispiluan idazten?
Bat-batean bakarrik igerilekuan
Luzaroan txitatutako arrautzaren hauskortasunaz
LISTUA
Lengoaia berri bat ekarri didazu
Agiri bat nahikoa da jaiotza bat egiaztatzeko
MAREA
Aulkitxoari bultza eginez bularreko umeak paseatzen
Itxarongelak emakumez beteta daude
Izan nahi ez nuen amak deitu dit gaur
Gure amaren gorputza eraikin zahar bat da
Nire intimitateak hautsia du sarraila
Gaur euria isilik eta ortozik dator
Maitasuna deitu behar zaion hau
HARRASKA
Badakit egunen batean gorroto izango nautena
Lehen semeaz erditu nintzenean
Besoaren gainaldeko azala urratuta dudala
Umeen arropa armairuan laburtzen
Nire magalean sukaldeko artaziak
Aspaldi ez nuela haietako batekin topo egiten
Gonbidatuak ditut etxean. Sukaldeko mahaian eseri dira, eskailerapeko ardoa atera dut. Egarri naiz.
— Ez dut konpromiso sozial bakar bat ere hartuko —esan du Jane Lazarrek—. Umeekin ez nagoenean ez dut idaztea ez den besterik egin behar. Lo gutxiago egiten ikasi behar dut.
Irribarre maltzurra egin dio Anne Sextonek, zigarroa piztu duelarik.
— Zilegi da umeak gelatik kanpo ateratzea beraietaz idazteko? —galdetu du Tillie Olsenek lotsakor.
— Emakume gehienen lehendabiziko ardura atsegina izatea da —xaxatu du Simone de Beauvoirrek mototsa orraztu bitartean—. Eta gehienetan emakume bat desatsegina da idazte hutsagatik.
— Idazle izateko nire borrokak luxu bat zirela ulertu behar izan nuen —aitortu du Adrienne Richek, txanda harturik.
— Amek ez dute idazten, idatzita daude! —moztu dio Helene Deutschek.
— Emakumea izatea, emakume batengandik espero den moduan jokatzea, antzinako jarduera da… Nik hirugarren umearekin sentitu nuen lehendabizikoz amatasunaren ardura —kolpetik Doris Lessingek.
— Ez dago giza harreman bakar bat bestea une oro maite duzuna —segidan Richek.
— Ez zaitezte horrela jarri, maiteak! Roland Barthesek berak zioen-eta idazle bat bere amaren gorputzarekin jolasten duen hori dela —zirika Sylvia Plath.
— Eskerrak ez zuen zure senarrak esan!
Eta edalontziak altxatu dituzte:
— Topa!
— Topa!
— Topa!