Aurkibidea
URAK BOTA
Zuk ez al zenuen odolaz ispiluan idazten?
Bat-batean bakarrik igerilekuan
Luzaroan txitatutako arrautzaren hauskortasunaz
LISTUA
Lengoaia berri bat ekarri didazu
Agiri bat nahikoa da jaiotza bat egiaztatzeko
MAREA
Aulkitxoari bultza eginez bularreko umeak paseatzen
Itxarongelak emakumez beteta daude
Izan nahi ez nuen amak deitu dit gaur
Gure amaren gorputza eraikin zahar bat da
Nire intimitateak hautsia du sarraila
Gaur euria isilik eta ortozik dator
Maitasuna deitu behar zaion hau
HARRASKA
Badakit egunen batean gorroto izango nautena
Lehen semeaz erditu nintzenean
Besoaren gainaldeko azala urratuta dudala
Umeen arropa armairuan laburtzen
Nire magalean sukaldeko artaziak
Aspaldi ez nuela haietako batekin topo egiten

Goiz arrunt bat zen.
Harri konkor bat igarri nuen bizkarrean.
Hasieran ez nion garrantzirik eman.
Egunak joan ziren bizkarra
sahats baten setaz
makurtzen zihoala ohartu nintzen arte.
Besoak luzatu nituen atzerantz tentuz
haztamuka
korridore ilun batean oinez doana lez.
Zutabe sendo bana eskapuletan
egonarria sorbaldan
harrizko hormak eta
beirarik gabeko leiho bakan batzuk.
Molusku bilakatu nintzen
bizilekua gainean zeraman animalia irristakorra.
Herrestan jarraitu nuen aurrerantz
oskolezko etxe hari egin nintzaion.
Eta beste leiho bat zabaldu nuen
euria egiten zuenean begira jartzeko.