Aurkibidea
URAK BOTA
Bat-batean bakarrik igerilekuan
Luzaroan txitatutako arrautzaren hauskortasunaz
LISTUA
Lengoaia berri bat ekarri didazu
Agiri bat nahikoa da jaiotza bat egiaztatzeko
MAREA
Aulkitxoari bultza eginez bularreko umeak paseatzen
Itxarongelak emakumez beteta daude
Izan nahi ez nuen amak deitu dit gaur
Gure amaren gorputza eraikin zahar bat da
Nire intimitateak hautsia du sarraila
Gaur euria isilik eta ortozik dator
Maitasuna deitu behar zaion hau
HARRASKA
Badakit egunen batean gorroto izango nautena
Lehen semeaz erditu nintzenean
Besoaren gainaldeko azala urratuta dudala
Umeen arropa armairuan laburtzen
Nire magalean sukaldeko artaziak
Aspaldi ez nuela haietako batekin topo egiten

— Zuk ez al zenuen odolaz ispiluan idazten?
— Orain emasabelean idazten dut.
— Hara, denborak uste sendoenak ere aldarazten ditu.
— Gorputzak aldatu nau. Edo bai, denborak. Edo batak bestea. Lausoa da muga.
— Onar ezazu egia. Ezin dituzu kanpo-eraginak zugandik erauzi…
— Ez dizut ukatuko. Nire haragia baino gotorragoak dira.
— Indarrez sartu dira zure mamian, ene maitea.
— Hori uste duzu? Odol-eustea izan da, berrogei aste odolari eusten. Jariatuko dut berriz... Isuriko naiz, noizbait. Irauliko naiz.
— Nora? Zertara? Lehen izan zinen hartara?
— Ni berri honetara.
— Eta badakizu nor den?
— Mantenu eta berrizte lanetan ari da, zu eta beti bezala.