Aurkibidea
URAK BOTA
Zuk ez al zenuen odolaz ispiluan idazten?
Bat-batean bakarrik igerilekuan
Luzaroan txitatutako arrautzaren hauskortasunaz
LISTUA
Lengoaia berri bat ekarri didazu
Agiri bat nahikoa da jaiotza bat egiaztatzeko
MAREA
Aulkitxoari bultza eginez bularreko umeak paseatzen
Itxarongelak emakumez beteta daude
Izan nahi ez nuen amak deitu dit gaur
Gure amaren gorputza eraikin zahar bat da
Nire intimitateak hautsia du sarraila
Gaur euria isilik eta ortozik dator
Maitasuna deitu behar zaion hau
HARRASKA
Badakit egunen batean gorroto izango nautena
Lehen semeaz erditu nintzenean
Besoaren gainaldeko azala urratuta dudala
Umeen arropa armairuan laburtzen
Nire magalean sukaldeko artaziak
Aspaldi ez nuela haietako batekin topo egiten
Aurkibidea
URAK BOTA
Zuk ez al zenuen odolaz ispiluan idazten?
Bat-batean bakarrik igerilekuan
Luzaroan txitatutako arrautzaren hauskortasunaz
LISTUA
Lengoaia berri bat ekarri didazu
Agiri bat nahikoa da jaiotza bat egiaztatzeko
MAREA
Aulkitxoari bultza eginez bularreko umeak paseatzen
Itxarongelak emakumez beteta daude
Izan nahi ez nuen amak deitu dit gaur
Gure amaren gorputza eraikin zahar bat da
Nire intimitateak hautsia du sarraila
Gaur euria isilik eta ortozik dator
Maitasuna deitu behar zaion hau
HARRASKA
Badakit egunen batean gorroto izango nautena
Lehen semeaz erditu nintzenean
Besoaren gainaldeko azala urratuta dudala
Umeen arropa armairuan laburtzen
Nire magalean sukaldeko artaziak
Aspaldi ez nuela haietako batekin topo egiten
I
umea sehaskan
izara zimurrak
esne tanta
esne putzu
esne urmaelak
lurrean
oinatzak
hatz markak
nondik ibili naizen
ezin ezkutatu
animalia harrapariari
arropa eskegita
etxe barruan
galderekin erori dira
pintzak zorura
harraskan heze
bandera zuria
izan nahi duen trapua
zikinegi
amoniakoa, lixiba
euria entzuten dut nigan
elkarren kontra atzamarrak
alferrikako guda batean
burua altxatzen dut
ispiluan emakume bat
ez nau ezagutu
zapia pasatu diot
aurpegitik amultsuki
bizkarra emateko
behin eta berriz
II
bi limoi erdi
beirazko erretiluan
elkarren kontra
zainak agerian
usaintzen lizuntzen
lehortzen
nire bi bularrak
III
arraina atera dut hozkailutik
haren begien zirkuluan itsasoa
salto egin nahi nuke
negua bezain biluzik
ur garden horietara
IV
perrexil eta limoi lurrina dakar goizak
labea itzali berri, beroa jariatzen
sorbalda gainean ukitu bat
bizkarra eman diodan emakumea da:
utzi hezurrak miazkatzeari
umeen bila joateko ordua da
V
fruta eta loreak erosi
nirekin batera
nola maskaltzen diren ikusi