Aurkibidea
URAK BOTA
Zuk ez al zenuen odolaz ispiluan idazten?
Bat-batean bakarrik igerilekuan
Luzaroan txitatutako arrautzaren hauskortasunaz
LISTUA
Lengoaia berri bat ekarri didazu
Agiri bat nahikoa da jaiotza bat egiaztatzeko
MAREA
Aulkitxoari bultza eginez bularreko umeak paseatzen
Itxarongelak emakumez beteta daude
Izan nahi ez nuen amak deitu dit gaur
Gure amaren gorputza eraikin zahar bat da
Nire intimitateak hautsia du sarraila
Gaur euria isilik eta ortozik dator
Maitasuna deitu behar zaion hau
HARRASKA
Badakit egunen batean gorroto izango nautena
Lehen semeaz erditu nintzenean
Besoaren gainaldeko azala urratuta dudala
Umeen arropa armairuan laburtzen
Nire magalean sukaldeko artaziak
Aspaldi ez nuela haietako batekin topo egiten

Etiketak hala dio:
% 100 kotoia, garbitu bereizirik.
Ez erabili lehorgailurik, ez lisatu.
MADE IN BANGLADESH.
Eskuetan dauzkat palankana
Chimbo xaboia, leungarria eta
umeen arropa.
Mahukak jaso eta uretan sartu ditut eskuak.
Bits zuriaren miraz eragin eta eragin
eskuak nasaitu eta estutu
arropa marruskatzen eta marruskatzen.
Ukondoak konketan hondoratuta
burbuilak sortu eta puskatuz
saiatu naiz besoak ur gero eta ilunagotik ateratzen.
Nolabaiteko hipnosi horretatik askatzen.
Eta orduan egin didate gainez
bular sudur begi zuloetatik
tintaz zikinduriko errekek.
Suge beltz pozoitsuak
barrutik hausten ari den etxetik ihes
kea, hautsa, porlana
goitik behera amiltzen.
Emakume baten bi esku ziren
bestaldetik tiraka nituenak.