Aurkibidea
URAK BOTA
Zuk ez al zenuen odolaz ispiluan idazten?
Bat-batean bakarrik igerilekuan
Luzaroan txitatutako arrautzaren hauskortasunaz
LISTUA
Lengoaia berri bat ekarri didazu
Agiri bat nahikoa da jaiotza bat egiaztatzeko
MAREA
Aulkitxoari bultza eginez bularreko umeak paseatzen
Itxarongelak emakumez beteta daude
Izan nahi ez nuen amak deitu dit gaur
Gure amaren gorputza eraikin zahar bat da
Nire intimitateak hautsia du sarraila
Gaur euria isilik eta ortozik dator
Maitasuna deitu behar zaion hau
HARRASKA
Badakit egunen batean gorroto izango nautena
Lehen semeaz erditu nintzenean
Umeen arropa armairuan laburtzen
Nire magalean sukaldeko artaziak
Aspaldi ez nuela haietako batekin topo egiten
Aurkibidea
URAK BOTA
Zuk ez al zenuen odolaz ispiluan idazten?
Bat-batean bakarrik igerilekuan
Luzaroan txitatutako arrautzaren hauskortasunaz
LISTUA
Lengoaia berri bat ekarri didazu
Agiri bat nahikoa da jaiotza bat egiaztatzeko
MAREA
Aulkitxoari bultza eginez bularreko umeak paseatzen
Itxarongelak emakumez beteta daude
Izan nahi ez nuen amak deitu dit gaur
Gure amaren gorputza eraikin zahar bat da
Nire intimitateak hautsia du sarraila
Gaur euria isilik eta ortozik dator
Maitasuna deitu behar zaion hau
HARRASKA
Badakit egunen batean gorroto izango nautena
Lehen semeaz erditu nintzenean
Umeen arropa armairuan laburtzen
Nire magalean sukaldeko artaziak
Aspaldi ez nuela haietako batekin topo egiten
Besoaren gainaldeko azala urratuta dudala
ohartu naiz kasualitatez
—nork ez ditu besoak laztantzen hotza kentzeko?—;
azal tarrasta atzamarrez kentzen hasi
eta han atera da, itsaskor eta garden,
film plastikoa bezain temati
nire logelako horma papera.
Arraspan segitu dut sinesgaitz
eta gotelezko pareta zurixka azaldu da,
etxea birgaitu aurreko hura.
Ostean, ikasle garaiko horma
ez dute uzten maitatzen gauean zirrimarratua.
Nerabezaroko pareta iluna
txintxeta eta zelo markekin,
eta azkenik
jaiotzen ikusi ninduen etxeko horma paper horitua
koadro zaharren orbanekin.
Ur hotzaren zirrara nire barruko hoditerietan barrena.
Behetik gora laztandu dut besoa keinu bizkorrez
ohean izaretan ezkutatzean edo
ikusi nahi ez duguna estali ohi dugunean legez.
Badaezpada.