Iratzeen esporak
Iratzeen esporak
2009, poesia
80 orrialde
978-84-92468-15-7
azala: Maite Yurrebaso
Igor Estankona
1977, Artea
 
2020, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

MAITASUNAREN OSTEAN MIRAILA

 

Maitasunaren ostean miraila

azazkal luzeak

Bostongo abokatuarenak

Bangkokeko prostitutarenak

maitasunaren ostean usaina

oxigeno bako airean.

 

Niri berdin zait orain badator

guztiontzako azken goiza

edo hau izatea hain zuzen

zerbaiten hasierako poza.

 

Hemen gera ninteke eta sinetsi

iluntasun hau

non entzuten dudan arnasestua

non suma dezakedan lurruntzen

bere gorputzeko ura.

 

Orain dela asko

neure buruari esango nion

segi, ahalegindu berriro.

Eta arinago oraindik

hil egingo nintzen onartu baino lehen

Lisboako harresiak.

 

Baina orain hausnartu eta diot

uztazu, uztazu,

une batez behintzat eduki duzu

zuku leuna.