Iratzeen esporak
Iratzeen esporak
2009, poesia
80 orrialde
978-84-92468-15-7
azala: Maite Yurrebaso
Igor Estankona
1977, Artea
 
2020, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

BANAGO ETA EZ NAGO LURREAN

 

Baleak ere

baleen hezurretan

marraztuak

euria astiro-astiro

elur.

Lainoek eta haizeak

lekuz aldatzen dituzte

haitzak.

Orain

ura bezain lur da lurra

eta odol tanta bat bera ere ez

arrastiri zuri honen

zeruan.

Ez al gara egongo

negu australean

udan?