Iratzeen esporak
Iratzeen esporak
2009, poesia
80 orrialde
978-84-92468-15-7
azala: Maite Yurrebaso
Igor Estankona
1977, Artea
 
2020, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

ANTIDOTO ZURIA

 

Urte birekin koroatu zuten erregina hura lez

moztu duten arrosa gorri itxiaren antzera

zeinak lur ustelarekin egiten duen amets

denok botatzen dugu faltan etorkizuna.

Eta itsasoak dakar beste itsaso zahar bat

maleta bat ohe gainean zabalik

madarikatu egiten dugu biharko alanbrezko egunkaria

hark dakar-eta gure Nakbaren berri.

 

Saien janlekuak hutsik daude

eta zerbitzari irribarretsuek

pozoia banatzen dute bidaiarien artean.

 

Nork emango digu antidoto zuria?