Arrakalak
Arrakalak
2004, poesia
80 orrialde
84-95511-70-3
azala: Xabier Gantzarain
Gotzon Barandiaran
1974, Larrabetzu
 
2024, poesia
2023, antzerkia
2018, saiakera
2015, nobela
2010, nobela
2007, poesia
 

 

SAKATU

 

Bahituran dagoen gizonak

bizi nahi duela errepikatzen du

 

sakatu

 

Ekonomiaren nazionalistak

beste hogeita bost urtez aberastuko dira

 

sakatu

 

Cardiffeko uso gris eta beltz batek

Picasso eta Moneten lanak bereizten daki

baita Matissen margoek

Picassorenen antza dutela ere.

 

sakatu

 

Gasteizko Florida parkeko uso zuriek

ez dakite eskutik jaten besterik

 

sakatu

 

Ostarteek oporrak luzatuko dituzte

kantariak neguaren oldarpean

isil ez daitezen

 

sakatu

 

Gazako haurren biziraupena

hamahiru urtera igotzea deliberatu dute

 

sakatu

 

Kolonoek lurra jaten dute

harresiaren ortzimugaraino

 

sakatu

 

Dinosauroek aditz forma irregularrak zerabiltzaten

kromletxen erabilgarritasunaz teorizatzeko

 

sakatu

 

Euskaldunek ez dute

nor diren azaldu beharrik

 

itzali