Aurkibidea
HORMETAN GORA IBARRAK
BETOKERROKAZ IKUSTEN DITUT
NEUGANA DATOZ
Egunkari bat atrildu zaigu besoetan
ZARRATZEKOAK
Aurkibidea
HORMETAN GORA IBARRAK
BETOKERROKAZ IKUSTEN DITUT
NEUGANA DATOZ
Egunkari bat atrildu zaigu besoetan
ZARRATZEKOAK
MUNDUA EZ DA NAHIKOA
Sartu eta erantzi ondamua.
Sekretua esaten diozu edozeri.
Beti zabiz trenez, bidaiez, loreez, ilargiaz,
izarrez, lainoez, erlojuez, denboraz.
Sarritan esaten duzu
ez duzula artilezko ilerik laztantzeko,
ez duzula irakurtzea merezi duen ezer idazten.
Neu ere bakarrik hartzen nau goizak gehienetan,
taberna zulo honetara biltzen garenoi legez.
Arrakalak ditugu zainen ordez,
gezurrak esan eta tristura eztitzen diogu elkarri.
Arnasa hartzeko modu sinetsezina dugu,
sukar iraunkorra, ispiluekin batera hautsitako banidadea.
Badakizu, gure minak ez du urrearen baliorik
baina horrek ez digu gustura horditzea eragozten.
Hara, zu sartu aurretik
gizon bat joan da pozarren
maleta batean bala gehien gorde dituena dela ospatuz,
sariarekin loreak eta izenak erosiko ei ditu
hilarriek goserik izan ez dezaten.
Bihotzak betiko utzi duela pentsatu dut,
mundua ez dela nahikoa
behar dugun maitasunerako.