Aurkibidea
HORMETAN GORA IBARRAK
BETOKERROKAZ IKUSTEN DITUT
NEUGANA DATOZ
Egunkari bat atrildu zaigu besoetan
ZARRATZEKOAK
Aurkibidea
HORMETAN GORA IBARRAK
BETOKERROKAZ IKUSTEN DITUT
NEUGANA DATOZ
Egunkari bat atrildu zaigu besoetan
ZARRATZEKOAK
PANPINEN IRAGANA
Musika, ardoa eta zotinez itzaltzen diren argiak.
Oroimenaren aleak sobornatzen dituzten
aduaneroak sartzen zaizkio leihoetatik.
Jada ez du zerikusirik
hezetasunak arrakalaturiko argazkiekin.
Ortozik zapaltzen ditu egunak
hotsandiek berriz antzeman ez dezaten,
ez du inork ezagutzerik gura,
nahikoa panpindu zuten elkarrizketetan.
Hala ere eldarniotan berregiten du
sormenarekiko emamintza,
emanaldi bikoitza asteburuetan
eta erdia astegunetan:
«Jaun-andreok,
hartu nork bere lekua!
Gonbidatuak berandu datoz baina
iraultza hastera doa!
Badatoz
ero, eri eta maitasun gabeak!
Badatoz
hebain, margolari itsu eta biolinjole besamotzak!
Badatoz
andere jipoitu, ogi ebasle eta bankuetako zordunak!
Badatoz
eguzkirik gabeko egunak eta etxerik gabeko herriak!»
Eromenaren aurreikuspena
zaila da ordaintzen eskura edo mailegutan
iragana bizitzaren narrioa denean.
Panpinek ez dute atsorik besarkatu beharrik
loak hartzeko.