Arrakalak
Arrakalak
2004, poesia
80 orrialde
84-95511-70-3
azala: Xabier Gantzarain
Gotzon Barandiaran
1974, Larrabetzu
 
2024, poesia
2023, antzerkia
2018, saiakera
2015, nobela
2010, nobela
2007, poesia
 

 

EGURREZKO TRENA

 

Peruri

 

Trenik hartu behar badut

izan dadila egurrezkoa.

Izan dezala aurrean soka laburra eta

koloreak, bidazti bakoitzeko bat,

adibidez gorria, adibidez berdea,

adibidez horia, adibidez morea.

Agurtu ditzala lurrunak estazioak,

igo daitezela elefante tronpa luzeak

leihoak zabaldu eta abisua eman dezaten

bagoazela alfonbraren ortzimugarantz,

irrist egiten duen itsasoa hasten den lekurantz.

 

Trenik hartu behar badut

izan dadila egurrezkoa.

Jakin dezala makinistak

non galdu duen ilargiak irria,

kanta dezala hartzak

Itziarren semea mututu zenekoa,

dantza dezatela pailazoek

lehenengo hanka bat gero bestea,

luza dadila arratsaldea

itsas-zaldi, dortoka eta olagarroek

bainontzia hoztu arte.

 

Trenik hartu behar badut

izan dadila zulakoa.