Arrakalak
Arrakalak
2004, poesia
80 orrialde
84-95511-70-3
azala: Xabier Gantzarain
Gotzon Barandiaran
1974, Larrabetzu
 
2024, poesia
2023, antzerkia
2018, saiakera
2015, nobela
2010, nobela
2007, poesia
 

 

BI EMAKUME HARAGO

 

Bazterkaletik bi emakume harago,

kantari baltzarana eta soinujole errumaniarra

gurutzatzen diren kantoipean,

begiek ikusi nahi ez dituzten haurrak,

zazpi solairuko alargunak

—labankadez jaiotzen diren horietakoak—,

zimurrak alkandoretan,

hotza afarietan eta

putatzar halakoa zenbat aldiz esan behar dinat!

bizi dira.

 

Bisitan joaten direnek

argazkiak egiten dizkiete,

esan barik bazkalostean erakusteko direla

koilara erdi azukrek eta

sasoiz kanpo bidaiatzeak dituen

onurei buruzko gogoetekin batera.

 

Bazterkaletik bi emakume harago

etxez aldatzeko kamioi hotsa dago.