Aurkibidea
HORMETAN GORA IBARRAK
BETOKERROKAZ IKUSTEN DITUT
NEUGANA DATOZ
Egunkari bat atrildu zaigu besoetan
ZARRATZEKOAK
Aurkibidea
HORMETAN GORA IBARRAK
BETOKERROKAZ IKUSTEN DITUT
NEUGANA DATOZ
Egunkari bat atrildu zaigu besoetan
ZARRATZEKOAK
PROMESAK
Arrazoi duzu,
aspaldian ez dizut deitu.
Denbora iragan da
maite ez gaituztenez
berba egin genuenetik.
Pentsatuko duzu
jada ez naizela oroitzen
goizalbarainoko hordialdiez,
askoz hobea izateko ahaleginak
amore eman zidala behinola,
nahiago dudala
eduki ez nuena ahaztu,
izan ez nintzena ahaztu.
Arrazoi duzu,
ez betetzeko promesak egin nizkizun.
Baina zuri ere
begiak erori zaizkizu
atze-oihalaren bestaldera,
zu ere bakarrik zaude eta
ez zara gose eta
ez dituzu aladurak gazuretan beratu nahi eta
ez duzu denbora ezkaratzen antzera bizi nahi.
Esadazu ez duzula
bideratutako sentipenen geroa hobetsi,
esadazu zuri ere behazuna darizula
ustelberen ospakizunetan.
Zatoz, kontaidazu berriz
jentilak izan gineneko hura,
bete gezurrak
neurriz esateko hitza.