Arimaren ondoko ezkien artetik ibilki
Arimaren ondoko ezkien artetik ibilki
2004, poesia
88 orrialde
84-95511-67-3
azala: Enrike Urrutia
Andolin Eguzkitza
1953, Santurtzi
2004, Bilbo
 
1993, poesia
 

 

                Sense tu el panorama és més fred (i més gris),

                el sol... s'apagat i plou terra.

                                Panorama amb home

                                Ponç Pons

 

Duela urte bi

hiru hil eta hamaika egun

ezagutu zuen

eguzkiaren sartzearekin bakarrik

zabalik egoten diren taberna

labankor, kolorge, satsez eta

oztopoz beteriko horietako batean,

basobeltzean

ontzek urtxintxak bezala

ilargiaren itzalean

hainbat begi goseztok zulatuta,

erasoa,

kopa bana eskuan,

hasteko orduan.

 

Lehenengoan

ez zion jaramonik egin

zerbait gura ote zuen itaundu zionean,

honekin eta harekin egin zuen gero berba,

baina etxeranzko bidea hartzeko unean

ostera ere saiatu zen,

hain baitzuen tiratzen

haren azalaren ilun distiratsuak,

nola uraren indarrak

lehorreratzean

haizeak sendo jotzen duen hondartzan.

 

Sekulan ez du zergatik ulertu,

baina berarekin joan zen.