Arimaren ondoko ezkien artetik ibilki
Arimaren ondoko ezkien artetik ibilki
2004, poesia
88 orrialde
84-95511-67-3
azala: Enrike Urrutia
Andolin Eguzkitza
1953, Santurtzi
2004, Bilbo
 
1993, poesia
 

 

ADISKIDANTZAREN AMOREZ

 

Adiskidantzaren amorez

maite du,

adiskidantzaren amorez eta

ozeanoko alga guztien gainetik,

karibeena behinola izaniko uretan

itsasontzietako helizeak lotzen dituztenak

haizerik gabeko eguzki-galdatan

likatsu.

 

Ez baitaki osterantzean

zelan bizi daitekeen,

nolatan arnasa har,

begiak erne erabil,

ezpainez irri egin

kale-kantoietan agurtzen ohi dituen ezagunek

inoiz edo behin

besarkatuko dutelakoan.

 

Zeren ahanztura ororen gainetik

errekasto agortuetan

ihartzen ez baitira loreak,

zeren nahi beste destaina, mesprezu,

irain eta ezinikusirengatik ere

itsasoan atsedena hartzera

baitoa bizitza

ibaietan barrena ura bezala,

edo gu etzatean nola,

betiko

heriotzaren orduan.