Aurkibidea
Aitzin-solasa
Juan Ramon Madariaga
Urte bi gurasoen heriotzaren ondotik
Maite dudan lagun beltzaran bati: 1. aldaera
Maite dudan lagun beltzaran bati: 2. aldaera
Maite dudan lagun beltzaran bati: 3. aldaera
Ohera joateko ordua
heldu zaio
Jon Duns-eko eskoziarrari eskerrak eman beharrean nago
Non sunt multiplicanda entia praeter necessitatem
Berrogeita zazpi urte gainean ditut
Txoko zikinetan ezkutatzen omen da egia
Ozta-ozta da gauza gorrotatzeko
Aurkibidea
Aitzin-solasa
Juan Ramon Madariaga
Urte bi gurasoen heriotzaren ondotik
Maite dudan lagun beltzaran bati: 1. aldaera
Maite dudan lagun beltzaran bati: 2. aldaera
Maite dudan lagun beltzaran bati: 3. aldaera
Ohera joateko ordua
heldu zaio
Jon Duns-eko eskoziarrari eskerrak eman beharrean nago
Non sunt multiplicanda entia praeter necessitatem
Berrogeita zazpi urte gainean ditut
Txoko zikinetan ezkutatzen omen da egia
Ozta-ozta da gauza gorrotatzeko
BIGARRENEZ HADASSA
Bost urte igarota
ostera ere ikusi zaitut gaur
Hadassa
zeure etxean egin dizudanean
bisita,
eta atzera berriz usaindu
bizi zaren lautada berdeko trengeltoki zahar horretan
Anbotora igo ondoko
lurrun gozoa,
izerdiz, haize-zirimolez egina,
pil-pilean bihotza,
bakea begian.
Eta ez dio ardura
zein luze izanen den
ikusiko ez zaitudan denbora,
zurrunbilo baten barruan izan arren,
zureganainoko bidea
ez baitzait inoiz ahantziko,
ez eta oroimenean amoztuko
zure gorputza, zure bihotza
mugatzen dituzten
hegi zorrotzak.
Ez, ez dio ardura
zein urrun dagoen
zu zeu ostera ere ikusteko tenorea,
Jerusalem zaharreko
kale estuetatik bezala
haize leun bat baitabilkit
zainetan zehar,
zure oroitzapena beti ere
freskatzen didana.
Oi Hadassa,
Hamburg-eko lore beltzarana,
emakume sendo,
neska panpoxa,
eskerrak
zu zeu ezagutzeko aukera
izan dudana.