Aurkibidea
Aitzin-solasa
Juan Ramon Madariaga
Urte bi gurasoen heriotzaren ondotik
Maite dudan lagun beltzaran bati: 1. aldaera
Maite dudan lagun beltzaran bati: 2. aldaera
Maite dudan lagun beltzaran bati: 3. aldaera
Ohera joateko ordua
heldu zaio
Jon Duns-eko eskoziarrari eskerrak eman beharrean nago
Non sunt multiplicanda entia praeter necessitatem
Berrogeita zazpi urte gainean ditut
Txoko zikinetan ezkutatzen omen da egia
Ozta-ozta da gauza gorrotatzeko
Aurkibidea
Aitzin-solasa
Juan Ramon Madariaga
Urte bi gurasoen heriotzaren ondotik
Maite dudan lagun beltzaran bati: 1. aldaera
Maite dudan lagun beltzaran bati: 2. aldaera
Maite dudan lagun beltzaran bati: 3. aldaera
Ohera joateko ordua
heldu zaio
Jon Duns-eko eskoziarrari eskerrak eman beharrean nago
Non sunt multiplicanda entia praeter necessitatem
Berrogeita zazpi urte gainean ditut
Txoko zikinetan ezkutatzen omen da egia
Ozta-ozta da gauza gorrotatzeko
URTATSA
Outros terão
um lar, quem sáiba, paz, un amigo.
A inteira, negra e fría solidão
está comigo.
Fernando Pessoa
Ilusioen garaia joan da,
joan dira loreak,
pagoaren hostoak eta satsa
gaualdeko hamaikak eta erdietan
batzen duten langileak.
Zazpi Kaleetako karriketatik ibilki
joan egin zaizkit
amodiozko jotzen nituen nahiak,
sagar gorrien modura
zail eta gordin gura nituen gorputzak,
eta zikin eta hondakinen artean
zabuka nabil
kalearte honetan galdua:
baso beltzean haizea balebil bezala
orrien harramantzak izutua,
azkorri baten erdian euria balekar bezala
beldurrez abaro bila,
nire bihotza eta azala odoletan baleude bezala
negarrez bakar eta eroa.
Zeren gure amak eguerdian,
zuzen eta
beti egiten duen bezala
ustekabean,
itaundu baitit
amodiorik ote neukan,
eta ezkontzeko esperantzarik,
eta gezur batez erantzun behar izan baitiot.
Bizitza laburra dela eta bizkor iragaten
erran baitit,
eguzkiaren printzak
laster direla hiltzen eta behingoan agortzen
errekastoetako urak
urteak joan eta desertuak zabaldu ahala.
Eta hotzez eta beldurrez
mozkortu naiz
zikin eta hondakinetan,
ondotxotik satsa batzen duten langileak
joan badoazela.
Bilbon, 1998ko urriaren 15ean.