KARTOGRAFOA NAUFRAGIOAN
botilak, mapak eta botilak
Eta ez dira mugak ixten,
ez dira txertoak asmatzen,
edo asmatuta ere ez dira banatzen.
Ez dira ostatuak zarratzen
mozkorrak gehiago ezin edan duenean.
Pandemia ikaragarria zabaltzen zait
mezurik ez duten ametsezko kartetan.
Ur gaziaren ispiluan
koarentena iduri dut.
Nola marraztu ikusten ez ditudan uharteak?
Nola trazatu nire baitan aurkitzen ez ditudan marrak?
Bakarti doaz neure paterak
gogo gabe, idorretik.