NORBERAREN APARTEKOTASUNAZ
«Ez dago zu bezalakorik»
dio kantariak
sukaldeko irrati zaharretik.
«Ez dago zu bezalakorik».
Egia da.
Ez dago zu bezalakorik, Zuriñe.
Ez zu bezalakorik, Ion.
Hi bezalako inor ere ez diat ezagutzen, Cesar.
«Ez dago zu bezalakorik».
Ni bezalakorik ere ez dago.
Zientzialariak karriketara atera dira
mezu nagusi bat ahotan:
«Berdin-berdinak diren bi zelulak ez dira mundu osoan».
Sukaldeko irrati zaharretik iragazten zen
kantuak halaxe baitio:
«Ez dago zu bezalakorik,
erran zion xinaurri batek bertze bati».