Aurkibidea
Ezikusia egin ote dakioke itsasoari?
Jose Luis Otamendi
KARTZELAKO POEMAK
(1980 - 1985)
Elurra bezain isil badator illuna
Munduak gezurra diyotsu, bihotza
Krabelin gorriak arma kanoietan
Gose grebako hogeigarren egunean
Gure begiek ez dute malko isurtzeko gogorik
Elurrezko hegaztia da gure bihotza, Eorann
Marioneten aitzakiarekin gogoeta
Hemen gaude eta jarraitzeko asmoarekin
POST SCRIPTUM
Autobusa bideko jatetxe batean gelditu zenean
Ruper Ordorika
Hunkigarriak, latzak, zailak irensten
Joxemari Iturralde
Aurkibidea
Ezikusia egin ote dakioke itsasoari?
Jose Luis Otamendi
KARTZELAKO POEMAK
(1980 - 1985)
Elurra bezain isil badator illuna
Munduak gezurra diyotsu, bihotza
Krabelin gorriak arma kanoietan
Gose grebako hogeigarren egunean
Gure begiek ez dute malko isurtzeko gogorik
Elurrezko hegaztia da gure bihotza, Eorann
Marioneten aitzakiarekin gogoeta
Hemen gaude eta jarraitzeko asmoarekin
POST SCRIPTUM
Autobusa bideko jatetxe batean gelditu zenean
Ruper Ordorika
Hunkigarriak, latzak, zailak irensten
Joxemari Iturralde
ASPALDIAN UTZITAKO ZELDA
...et je n'entendrai plus
les verrous se fermer sur
l'éternel reclus
Alfred de Vigny
Jakin nahi nuke nork betetzen duen orain
nik utzitako zelda.
Ea endelegatzen duen hormako izkribu tipia:
'Eroria burrukara'.
Ea alboko zeldatik inork hots egiten dion
komuneko plastikozko tuberia soltatuz
telefonoz bezala mintzatzeko.
Ea hango egunak eternal dirauen, gauak izotzezko,
egunsentiak esne garratza diren.
Ea errekuentoan mirillatik so egiten duen begiak /
surveillir et punir /
inor ikusten duen edo jadanik inor ez /
denak ala inor ez.
Jakin nahi nuke ihes egin genuenok
benetan ihes egin genuen
ala ihes egitearena bizitzen irauteko
aitzakia hutsa izan zen.
[1991]