Aurkibidea
Ezikusia egin ote dakioke itsasoari?
Jose Luis Otamendi
KARTZELAKO POEMAK
(1980 - 1985)
Elurra bezain isil badator illuna
Munduak gezurra diyotsu, bihotza
Krabelin gorriak arma kanoietan
Gure begiek ez dute malko isurtzeko gogorik
Elurrezko hegaztia da gure bihotza, Eorann
Marioneten aitzakiarekin gogoeta
Hemen gaude eta jarraitzeko asmoarekin
POST SCRIPTUM
Autobusa bideko jatetxe batean gelditu zenean
Ruper Ordorika
Hunkigarriak, latzak, zailak irensten
Joxemari Iturralde
Aurkibidea
Ezikusia egin ote dakioke itsasoari?
Jose Luis Otamendi
KARTZELAKO POEMAK
(1980 - 1985)
Elurra bezain isil badator illuna
Munduak gezurra diyotsu, bihotza
Krabelin gorriak arma kanoietan
Gure begiek ez dute malko isurtzeko gogorik
Elurrezko hegaztia da gure bihotza, Eorann
Marioneten aitzakiarekin gogoeta
Hemen gaude eta jarraitzeko asmoarekin
POST SCRIPTUM
Autobusa bideko jatetxe batean gelditu zenean
Ruper Ordorika
Hunkigarriak, latzak, zailak irensten
Joxemari Iturralde
GOSE GREBAKO HOGEIGARREN EGUNEAN
Hotzak gaude ilunabarrean, gorputza ahul,
eskuak artega.
Duela hamaika mende kalera irten ez garela,
duela hamaika urte deus ere jan ez dugula.
Leihoko barroteen bestaldean euria
isilean eta eten gabe.
Beste leihoetan lagunak erdikusten ditut
neu bezala euriari begira.
Zenbat garen? Bat, hiru, bost, zazpi...
Banan-banan
isolaturik, baina asko gara, eta inor ez da
tokatu zaion zeldatik pasatu den lehena.
Lehenagokoen urratsak jarraitzen ditugu
ia oharkabean,
eta jarraituko dizkigute oraindik, eskolarantz
barrikaden albotik jakin-minez doazen haurrek.
Hezurretan gaude, min zaharren batek gure baitan
hezurrezko xirulak jotzen ditu.
Noiz arte izanen da denbora hain amaiezina?
Bueltatuko ote zaigu haragia inoiz gorputzera?
Atzamarretan indarrik gabe, begiak
lausoturik idatziz,
poema baldar eta tristeak igual bai, baina
koldar leziorik ez diegu ondokoei utziko.