Galera errepikatuak
Galera errepikatuak
1992, poesia
100 orrialde
84-86766-39-7
azala: Yuka Fujii
Juanra Madariaga
1962, Bilbo
 
2009, poesia
2003, poesia
 

 

OROIMENA LAHARTZEN EZ DENEAN

 

Laket nago izarrak gauari joka ikusiz

eta boboia zuhaitzen atzean,

ostotsak mendien haindian

eta lotan ortzondoa ene ohean.

 

Laket nago denborak oroimena lahartzen ez duenean.

 

Laket nago zureganako iskia barnean sendituz

eta bihotzean balaku luzea,

harrabarra gorostiaren artean

eta behin atzenduriko musua hartzara oroituz.

 

Laket nago denborak oroimena lahartzen ez duenean.

 

Baina ez nago laket orainokoan izanarekin,

adiaz igaro baitira bizitza eta ametsa,

adiaz ere desagerturiko bihotza,

agian horregatik hobe nengoke zurekin,

ene bila etorri arte heriotzaren aihotza.