Aurkibidea
Badakin?, ospitale honetara etorri nintzenean...
Ez zaidan iruditzen ospitaleekiko dudan arbuio jarrerak...
Beldurra, eragile handi, esan ohi zidanan Xabierrek...
Ez zaidan iruditzen, duela ia hiru urte kartzelan sartu gintuztenean...
Nire egoeraren eta hemen gertatu zaizkidanen berri emateko asmoz...
Duela urtebete pasatxo izango zunan...
Gaua dun. Bero hezea egiten din...
Iragan ez hain urrun haren ordezko mozorrotua...
Ospitalearen zuritasuna hilerrien belztasunaren aurrekari begitantzen zaidan...
Ospitale honetan ezagutu ditinat borondatezko bezeroak...
Sudurreko operazio hari itzuri egin eta urtebetera...
Gauetik egunera, kartzelan sartu-eta...
Amak ezkaratzera lagundu gintinan...
Haurtzaroko hausnarketak eten zizkidanan ateko zaratak...
Beti iruditu zaidan susmagarri mediku eta erizainen adeitasuna...
Xabierrek eta biok elkar ezagutu genuen egun hartan...
Xabier ezagutu nuen egun hartan gelara iristean...
Operazio osteko krisialdia gaindituta...
Galderak egiten zizkidanan Xabierrek...
Bederatzi urte izango nitinan...
Noizean behin izaten genitinan hizketaldi gatazkatsu horietako bat...
Ezkerreko hanka hautsi eta makuludun nintzenez geroztik...
Xabierrek ere ez zinan sinesten, noski...
Hona iritsitakoan, asmatutako nire jaiotzari buruzko kontakizunak...
Larrialdi gelatik atera eta gela berri batera eraman ninditenan...
Elbarri gelditu naizenez geroztik...
Christophek nire aldartea alaitzeko...
Elbarritu ostean aldatu ninduten gela honek...
Ohean etzanda eskuin eskuko erdiko hatzari begira...
Ohiko Diazepam eta Myolastan gaindosiak eragindako loalditik...
Elbarritu nintzenez geroztik Fred eta Veronique batera...
Etsaiek nolako etorkizuna apailatu diguten bazakinat...

Hodeiertzari begira egoten naun. Udazkena heldu dun, hoztu din eguraldiak, atzean gelditu ditun udako egun sargoriak. Tapaki bat jarri ohi zidan Veroniquek belaunetan. Ez naizela hotz esaten diodan arren, ez zien jaramonik egiten nire purrustadei, esaten zidan hotzeria harrapatuko dudala kasu egiten ez badut.
Fredek dio agure baten antz gero eta handiagoa dudala. Hala da, zahartuta ikusten dut neure burua ispiluan. Aktibitate fisikorik ezak gorputza ez ezik burmuinak ere herdoiltzen dizkidala iruditzen zait. Kartzelaren hormetako porlana nire zainetan hedatzen ariko balitzait bezala.
Isiltasunean egotea maite dut. Ez dut lehen bezala musikarik entzuten. Nahiago dut kaletik iristen zaizkidan hotsak entzutea (oihu bat, Poliziaren sirena, autoen burrundara, haizea), hots bakoitzak atxikita daraman bizitza irudikatuz. Entzuten ez ditudan hotsei ere adi egoten naiz. Hemen ez ditut Naonedeko isolamenduko etxarte txikian bezala kaleko zarata hurbil-hurbilak entzuten. Orduan, kartzelako hormaren ondotik igaroz eskolatik etxera zihoazen haurren jolasak entzuten nituen, erosketen gurditxoarekin zihoazen etxekoandreen urrats presatuak. Camembert-ean luzeak egiten nituen bitartean, urratsen eta ahotsen jabeen bizitzak irudikatzen nituen, haien buruhauste, zalantza eta pozak.
— Erabakiak hartzen ikasten dugunerako ohartzen gara, bizitzan gero eta aurrerago orduan eta murritzagoa dela dugun hautua —esan zidan behin Xabierrek.
Besaulkian jarrita, eskuak belaunburuetan pausatuta, bizkarra xut, begirada inon, hausnarketa sakonetarako eguna zuela nabaritu nion jarreran.
— Hasieran, denok gara itsasoan bukatuko duten euri tantak. Zein ubidetik egingo dugun bidaia izaten da kontua. Mendian beherago eta orduan eta hautu gutxiago. Azkenerako, uren banalerroek, errekastoek, bailarek, errekek, ibaiek, bokaleek taxutzen dute gure bizitza, gure bizileku eta bidaideak nortzuk izango diren baldintzatuz.
— Ez gara ur tanta hutsak —esan niezaiokeen—, aurrean duen ibilbideari baietz edo ezetz esateko aukera duten izakiak baizik.
Ordukoan ez nintzen eztabaidan korapilatu ordea, berarekin ados ez nengoen arren. Nire ustez ez baitago inon idatzia zein itsasotan emango dugun azken hatsa, eta egingo dugunaren edo egingo ez dugunaren baitan ere badago gure etorkizunaren norabidea erabakitzerik, aldatzerik. Jaiotzen garen unetik hiltzen garen arte.
Gurasoek sortu gintuzten unetik, gure birikak lehen aldiz arnasez betetzen diren bederatzi hiletako tarte luzean izan ezik —orduan ez baikara gure buruaren jabe—, bizitza ia osoan dugu gure ibilbidea hautatzeko aukera.
Jaiotzea ez dago gure esku. Gurasoen proiektua edo ustekabea besterik ez gara eskuarki.
Ernaltzea ustekabekoa den kasuetan, babarruntxoa haur jaioberri bihurtu arte dagoen prozesua borondatezko haurdunaldiaren oso bestelakoa da. Batzuetan bikoteak azkar onartuko du haurra mundura ekarri eta guraso bihurtzea. Gerta daiteke emakumeak bere amatasunaren deiari erantzun nahi izatea baina gizonak haurrik nahi ez izatea. Alderantziz ere gertatzen da. Gizonak aita izateko irrika izan baina emakumea amatasuna onartzeko prest ez egotea, arrazoi ugari direla medio. Adibidez, ohekide (edo larrekide) izandako gizona bere haurraren aitatzat nahi ez izatea. Gerta daiteke ere, Veroniquek egin asmo zuen bezala, amatasuna onartu bai baina aitarik (ezta osabarik) gabe.
Bazakinat ez direla bikote aukerak horretan ahitzen, bi arrek edo bi emek osatutako bikoteek ere izaten ditizten haurrak. Gerta daiteken baita ere izugarrikeria baten ondorioz egotea haurdun emakumea. Orduan ez zagon hirukirik. Biren arteko harremana dun. Tartean sufrimenduaren lainoa dagoela, oihuak, mina, fisikoa eta garunak erdibitzen dituen beste min hori, tximista batek ezkerreko begia zulatuko baligu bezala sortzen den min zital hori, sudur-zuloetan barrena, eztarria urratu eta bihotza, birikak, sabela, bularra, bagina zartatzen duen mina. Agian, gutxika-gutxika, maitasunak desagerraraziko duen samina. Bortxatzaileak desegindako bizitzari emango ote dio haurrak zentzu berria?
Edonola izanda ere, gure esku ez dauden halabehar ugariren gurutzaketaren ondorioz gaitun mundu honetakoak. Jaiotzen garen unetik aurrera, aldiz, neurri handi batean gure esku zagon gure bizitzaren gobernua eta amaiera.
«Jaio nintzen» esaten dinagu «jaio ninduten» zuzenagoaren ordez. Baina ez dinagu inoiz «hil nintzen» esango, ezta «hil ninduten» ere.