— Nola bildu zineten Branka taldean?
— Gu hasiera batetan Zarautzen hasi ginen «Aide» antzerki taldean zenbait gauza egiten. Zortzi hamar bat laguneko taldea zen eta oso inestablea: batzutan gehiago, bestetan gutxiago... piskana piskana giroa apaldu eta hil egin zen talde hura. Gerora, bestalde baginen batzu zerbait egiteko asmotan eta hizketan hasi ginen, «Beteluko Balnearioko mirakulua» muntatu arte.
— Zer da «Beteluko Balnearioko mirakulua»?
— Farsa baten itxura hartzen duen obra bat da. Nahiz eta beste garai batetan girotua egon gaur egun antzerki talde batek subentzio kontutan eta nola egon daitekeen ikusten da. Antzerki talde batek subentzioak direla eta, bengantza edo rebantxa moduko bat prestatzen dio subentzioa ukatu zion kultur ministrari ohiari. Gertakizunek tranpa moduko bat suposatzen dute.
(“Argia”n argitaraturiko elkarrizketa)