Ospitalekoak
Ospitalekoak
2010, nobela
240 orrialde
978-84-92468-18-8
azala: Lander Garro
Mikel Antza
1961, Donostia
 
2015, poesia
2012, nobela
1987, ipuinak
1985, antzerkia
1984, ipuinak
Ospitalekoak
2010, nobela
240 orrialde
978-84-92468-18-8
aurkibidea

Aurkibidea

Badakin?, ospitale honetara etorri nintzenean...

Ez zaidan iruditzen ospitaleekiko dudan arbuio jarrerak...

Beldurra, eragile handi, esan ohi zidanan Xabierrek...

Ez zaidan iruditzen, duela ia hiru urte kartzelan sartu gintuztenean...

Nire egoeraren eta hemen gertatu zaizkidanen berri emateko asmoz...

Duela urtebete pasatxo izango zunan...

Gaua dun. Bero hezea egiten din...

Iragan ez hain urrun haren ordezko mozorrotua...

Ospitalearen zuritasuna hilerrien belztasunaren aurrekari begitantzen zaidan...

Ospitale honetan ezagutu ditinat borondatezko bezeroak...

Sudurreko operazio hari itzuri egin eta urtebetera...

Gauetik egunera, kartzelan sartu-eta...

Amak ezkaratzera lagundu gintinan...

Haurtzaroko hausnarketak eten zizkidanan ateko zaratak...

Beti iruditu zaidan susmagarri mediku eta erizainen adeitasuna...

Xabierrek eta biok elkar ezagutu genuen egun hartan...

Xabier ezagutu nuen egun hartan gelara iristean...

Operazio osteko krisialdia gaindituta...

Galderak egiten zizkidanan Xabierrek...

Bederatzi urte izango nitinan...

Noizean behin izaten genitinan hizketaldi gatazkatsu horietako bat...

Ezkerreko hanka hautsi eta makuludun nintzenez geroztik...

Xabierrek ere ez zinan sinesten, noski...

Hona iritsitakoan, asmatutako nire jaiotzari buruzko kontakizunak...

Larrialdi gelatik atera eta gela berri batera eraman ninditenan...

Elbarri gelditu naizenez geroztik...

Christophek nire aldartea alaitzeko...

Itxi dinat kaiera...

Elbarritu ostean aldatu ninduten gela honek...

Ohiko Diazepam eta Myolastan gaindosiak eragindako loalditik...

Elbarritu nintzenez geroztik Fred eta Veronique batera...

Hodeiertzari begira egoten naun...

Etsaiek nolako etorkizuna apailatu diguten bazakinat...

Arratsaldeko seietan atea ixten didatenean...

Istripu Handia baino lehen...

Erosi: 17,57
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Badakin?, ospitale honetara etorri nintzenean...

Ez zaidan iruditzen ospitaleekiko dudan arbuio jarrerak...

Beldurra, eragile handi, esan ohi zidanan Xabierrek...

Ez zaidan iruditzen, duela ia hiru urte kartzelan sartu gintuztenean...

Nire egoeraren eta hemen gertatu zaizkidanen berri emateko asmoz...

Duela urtebete pasatxo izango zunan...

Gaua dun. Bero hezea egiten din...

Iragan ez hain urrun haren ordezko mozorrotua...

Ospitalearen zuritasuna hilerrien belztasunaren aurrekari begitantzen zaidan...

Ospitale honetan ezagutu ditinat borondatezko bezeroak...

Sudurreko operazio hari itzuri egin eta urtebetera...

Gauetik egunera, kartzelan sartu-eta...

Amak ezkaratzera lagundu gintinan...

Haurtzaroko hausnarketak eten zizkidanan ateko zaratak...

Beti iruditu zaidan susmagarri mediku eta erizainen adeitasuna...

Xabierrek eta biok elkar ezagutu genuen egun hartan...

Xabier ezagutu nuen egun hartan gelara iristean...

Operazio osteko krisialdia gaindituta...

Galderak egiten zizkidanan Xabierrek...

Bederatzi urte izango nitinan...

Noizean behin izaten genitinan hizketaldi gatazkatsu horietako bat...

Ezkerreko hanka hautsi eta makuludun nintzenez geroztik...

Xabierrek ere ez zinan sinesten, noski...

Hona iritsitakoan, asmatutako nire jaiotzari buruzko kontakizunak...

Larrialdi gelatik atera eta gela berri batera eraman ninditenan...

Elbarri gelditu naizenez geroztik...

Christophek nire aldartea alaitzeko...

Itxi dinat kaiera...

Elbarritu ostean aldatu ninduten gela honek...

Ohiko Diazepam eta Myolastan gaindosiak eragindako loalditik...

Elbarritu nintzenez geroztik Fred eta Veronique batera...

Hodeiertzari begira egoten naun...

Etsaiek nolako etorkizuna apailatu diguten bazakinat...

Arratsaldeko seietan atea ixten didatenean...

Istripu Handia baino lehen...

 

 

Ohean etzanda eskuin eskuko erdiko hatzari begira nagon. Zurrunduta gelditu zaidan, lodituta, erauzitako hezurtxoa ez baitzen jatorrizko tokian itsatsi. Beste hatzetan aise sartzen dudan eraztunak ez din bigarren falangetik behera egiten. Tolesten dudanean min tipi bat sentitzen dinat. Hanken aldera begiratzen dinat orduan, zer ez nukeen emango eskualde mortu hartako bazterren batean halako min tipi bat sentitzearen truke.

        — Emango al hituzke eskuak hanken ordainean? —galdeginen lidake Xabierrek, xaxatzeko, estualdian jartzeko.

        Eskuak ala hankak, ez al dago beste hauturik bizitzan? Badakit baietz, badakit bietan trebeak direnak daudela, ekintzaile saiatuak eta idazle apartak. Niri ordea, bata edo bestea hautatu beharra egokitu zait beti.

        Aulki honetara lotuta aurkitu naizen arte ez dut gogoeta egin, bizitzan zehar bestelako hautuak egin izan banitu nolako bizimodua izango nukeen. Bidegurutze bakoitzean ipar edo hego egiten dugu eta hautatu bidean goaz. Batzuetan mendebaldeko bidea ikusmiran dugula jarraitzen dugu iparraldekotik.

        Gerta zitekeenak ameskerian laketzeko edota literatura egiteko besterik ez du balio: hegoalderako bideari begiratzen diot, hor noa koadrilakoekin, hor nago tertulia goxoan, hor nabil harat-honat. Ezkonduko ote nintzatekeen? Dibortziatuta nengokeen? Etxe baten jabe ala hipoteka baten jabe nintzatekeen? Eta baita ere, neska harekin ezkondu izan banintz...; abortatu ez bagenu zenbat urte izango zituzkeen orain gure seme ala alabak...; ezetz erantzun izan banio proposamen hari...; eta baietz beste hari...

        Gure erabakiak bestelakoak izan balira bizitza bestelakoa izan zitekeela pentsatzeko joera zentzugabe hori, gizakiaren berezko joera txatxu eta itzuri ezin hori, ezta? Gizakirik zentzudunenak ere ezin du, ordea, noizean behin halako pentsamenduak izatea eragotzi. Eta niri, orain, bizitzaren pausa behartu honetan, denbora sobera dudalako, segur aski, inoiz ez bezala sortzen zaizkit nire iragandako bizitzaren hautabide hipotetikoak. Eta irribarrez egiten dut gogoeta.

        Gaztetan, maizegi izaten nituen halako burutazioak. Ekidin ezineko droga bihurtu zitzaidan jolasa. Erabaki bat hartu ahala hasten nintzen beste aukera hautatuz gero etorkizuna nolakoa izango zatekeen oldozten. Gutxira, erabakiak hartzeko ezinduta nengoen. Bi aukeren artean zein hautatu ordez, etorkizuna iradokitzen hasten nintzen. Besteek nigatik erabaki zezaten uzten nuen finean, eta nik baldintza eta ahalen alegiazko munduan jarraitzen nuen. Ezaxolati, arduragabe, gozoan...

        Ba al dago erabakirik hartu behar ez izatea baino egoera gozoagorik?

        Inork gure ordez aukeratzen uztea ere hautua dela ohartu nintzen arte jarraitu nuen besteren erabakien arabera nire bizitza nola antolatzen zen kontenplatzen. Hauturik koldarrena zela ohartu nintzen arte. Esnatu beharra nuen.

        Jolas arriskutsuegia eta droga gogorregia da, badakit. Izan gintezkeenaren ezinezko ispiluan gure burua ikusten saiatzeak zuzen eraman gaitzake-eta etsipenera; eta bestela, horra arriskua, damura.

        Ez al da alfer-alferrikakoa izan gintezkeenarekin eta ez garenarekin amets egitea? Buruhauste hutsala. Garena gara, egin duguna egin dugulako. Aukera izan dugunetan hautatu duguna hautatu dugulako. Halabeharrez eta oharkabean, gehienok. Kontzientzia osoz, gutxienek. Tinko eutsi geniolako, burugogor eta setoso izan ginelako. Haren proposamenari baietz esan geniolako, mehatxuen gainetik eta beldurra bezatuz.

        Halako batean, tankera horretako ameskeriei itzuri egiten saiatzen hasi nintzen. Zer izan nintekeenari buruz oldozten pasa ordez egun osoa, nor izaten hasi nintzen.

        Ez zen erraza izan urtetan hartutako ohitura txar horren menpekotasunetik askatzea. Orduan nintzenaren eta etorkizunean izan nintekeenaren mundu abstraktu eta aukera aniztun hartatik aldentzeko prozesuan, nitaz nagusitu zen ezinegona baretzeko metadona edo subutex egokiena literaturan aurkitu nuen. Nire etorkizuna kontzientzia osoz erabakitzen hasi ahala, nire bizitzaren ildoa zehazten hasi ahala literatura liburuak irensteari ekin nion.

        Ordura arte nire etorkizunarekin fikzioa egin banuen, aurrerantzean idazleek liburuetan eskaintzen zizkidaten mundu asmatuak itxuraldatzeari ekin nion.

        Ez nituen liburuak besterik gabe irakurtzen, beraz. Azaltzen ziren pertsonaien hazpegiak aldatzen nituen, adiskideenak jartzeko. Egileak aipatzen ez zituen ahots doinuak eta ibilerak asmatzen nizkien pertsonaiei. Idazleak hartzera behartzen zizkien bideen ordezkoak asmatzen nituen: kontakizunaren haria guztiz aldrebesten zuten maitaleak asmatzen nizkien; protagonistak ongi merezitako atsedena hartzen ari ziren unean bertan lerro arteko arriskuak atzematen nituen; mapak seinalatzen zuen tokian ez zegoen altxorrik; hiltzaileak kontu handiz ezabatutako hatz markak berriro agerrarazten nituen; amaiera zoriontsura iristear zeudela gertatutako istripuan, baten ordez maitale biak itsutzen nituen; haurrak sortzen nituen maitaleen haustura-unean; trenak garaia baino lehen abiarazten nituen; kartzeletako ateak irekitzen nituen, eta itsasoak husten.

        Finean, idatzita ez zeuden liburuak irakurtzen nituen. Plazera biderkatuz, bide batez. Gaztaroko garai zoriontsuena izan zen. Erabakitzeko ezintasunak sortutako paralisitik askatzeaz gain, sortzaile bihurtu nintzen, bestek sortutako munduen kontura bazen ere. Liburu bat irekitzea abentura zirraragarriari ekitea zen. Idazle ikusezina nintzen. Sortzaile bizkarroia.

        Liburua ixten nuenean ere tarte batez jarrai nezakeen pertsonaiekin jolasean, eguneroko bizitzaren zurrunbiloan aienatzerakoan umezurtz uzten ninduten arte.

        Halako batean jabetu nintzen idatzizko munduak gugan sortzen dituen hunkiduren katea ez dela benetako bizitzakoen oihartzun apal bat baino. Gure bizitza erabakiz osatutako kate luzea izanik, erabakiek ondorio ukigarriak dituztela gure eta besteren bizitzan.

        Horregatik da itxuraz hain gozoa erabakirik hartu behar ez izatea. Bestek gugatik erabakitzeak arduragabetzen gaituela uste dugulako. Beti esan dezakegulako hori ez genuela guk erabaki.

        Hori ez da bizitza ordea. Bizitzea erabakiak hartzea eta erabakien ondorioen erantzukizuna eta ardura onartzea da. Han eta hemen.

        Bizitza ez da, literatura bezala, hipotesien segida sekula gauzatu gabea. Bizitzako esaldiak ezin dira, orain idazten ari naizen hauek bezala, behin eta berriro zuzendu, adierazi nahi dudana zuzen azaldu arte.